XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EZAGUTZAK

Giltzurrinak zer egiten dute? Giltzurrinak odola garbitu egiten dute.

Giltzurrinetako ur zikiñak non biltzen dira? Giltzurrinetako ur zikiñak, puxigan edo maskurian biltzen dira.

Maskuriko zikinkeriak nola garbitzen dira? Maskuriko zikinkeriak, txizaz naastuta kanporatuaz, garbitzen dira.

Izerdiak zer egiten du? Izerdiak odola garbitu egiten du.

ARIKETA

Utsuneak bete itzazu: Giltzurrinak odolean...... lana egiten dute.

Giltzurrinetan...... irazki dagoz.

Soin-azal edo larruko zulotxoak...... dute izena.

Gure soin-azalean...... zulo txiki-txiki dagoz.

Soinki auetatik odol-garbitzailleak zeintzuk dira? Urdailla, ezurrak, biriak, izerdia, giltzurrinak, giarrak, esteak.

Giltzurrinak zelakoak dira?.

Giltzurrinak non dagoz?.

IZKIMIRIAK

Erriko apaizak Patxi`ri: - Patxi, ardoa gibel eta giltzurrinentzat kaltegarri zaizu.

Gizona, ardoari neurriak artu bear dizkiozu.

Abereak ere egarria kentzen dutenean ez dute geiago edaten.

- Urari neronek ere neurriak artzen dizkiot, baiña arduari ezin.

- Ai, Patxi, Patxi, ardoa etsaia duzu.

- Bai baiña, etsaiak maitatzeko Jaungoikoak agindu digu.